Ez aspertzeko 2007 Azaroa 6
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.1 comment so far
Kaixo Xabi nauzue, ordiziar gazte bat. Nire bloga gaur zabaldu dut eta bertan zein jai jorratuko ditudan azaldu nahi nizueke hasiera gisa.
Bizitzako gertakari asko eta asko ez dira geure gustukoak izaten, horregatik, umore txarrez gaude maiz. Hori dela eta, blog honen helburua txoko hau bisitatzen duten guztiak dibertitzea da. Horretarako, hainbat argazki, bideo eta txiste baliatuko naiz. Hala ere aldian behin albiste eta kirol kontuak aipatuko ditut blog honi barietate pixka bat ematearren.
Hasiera gisa sarean aurkitutako bideo bat utziko dizuet nahi bezain bestetan ikusi ahal izateko.
Ondo segi!!