Uste bezain azkarra al zarete? 2007 Azaroa 8
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.add a comment
Aurreko batean nire logela txukuntzen ari nintzela, nituela ere gogoratzen ez nintzen hainbat gauza aurkitu nituen: txikitako marrazkiak, auskalo noiztik ireki ez dudan egunerokoa, futbolarien kromoak etab, eta gauza horien guztien artean bideo zinta bat.
Segituan bertan grabatua zegoena ikusteko izugarrizko jakin-mina sortu zitzaidan eta bi aldiz pentsatu gabe zinta bideoan sartu eta play-ari eman nion. Segundo gutxi barru, duela pare bat urte emititutako adimen test bat zela ohartu nintzen, hainbat galderaren ondoren zeure adimen maila adierazten duten horietakoa.
Orduan oso antzekoa den test batez gogoratu nintzen, Idiot test-az.
Bestea baino askoz bitxi eta dibertigarriagoa da, hala ere, esan beharra dago ingelesez dagoela baina hori ez da arazoa oso maila sinplean baitago. Test-a amaitzea tontoak ez zaretan seinale izango da.
Uste bezain azkarrak ala zarete? Ezetz lehenengoan lortu!!
Ongi izan!!