Telebistaren aurrean barrez 2007 Abendua 4
Posted by xabi6 in umorea.add a comment
Aditu askok diotenez barre egitea oso osasungarria omen da estresa gutxitu eta momentu on bat pasatzeaz gain aurpegiko hainbat muskulu mugiarazten baititu.
Nik ez dakit hori egia izango den baina dudarik gabe zihurta dezakedana da niri eta ezagutzen dudan edonori gustatzen zaiola barre egitea.
Telebistako zuzendariek ondo asko dakite hori eta audientzia maila igotzeko betidanik baliatu dira umoreaz. Hori horrela izanda, gaur egun dauden programa asko eta askok duten helburua guri barrea eraginez entretenitzea da.
Gaur egun Euskadi mailan ezagunenak direnak Vaya Semanita eta Noaoa! ( wazemank-en jarraipena)
Ondorengo bideoek programa horien zati batzuk azalduko dituzte.
Vaya Semanita
Ondorengo esketch-ak politika eta zinea uztartzen ditu: Nola izango zen Torrente 4 Ajuria Enean?
[flash http://www.youtube.com/v/Ly4bnKm557k&...]
Noaoa!
[flash http://www.youtube.com/v/OgEtMwI4eYg&...]
Hurrengoan gehiago eta hobeto.
Ondo izan.