jump to navigation

Futbolak ezin du aspertu 2007 Abendua 18

Posted by xabi6 in umorea.
add a comment

Hauek bezalako bideoek argi uzten dute futbola ez dela 22 pertsona baloi baten atzetik bakarrik. Lastima horrelakoak gutxitan gertatzen direla.

[flash http://www.youtube.com/v/vt4X7zFfv4k&amp...]

[flash http://www.youtube.com/v/wuEcLjbUS1E&amp...]

Flash jokoak 2007 Abendua 18

Posted by xabi6 in Jokoak.
add a comment

Egunetik egunera grafiko eta kalitate handiagoko bideojokoak azaltzen dira merkatuan. Hala eta guztiz ere, duela bi hamarkada sortutako jokoak jokatuenak izaten jarraitzen dute (interneten behintzat), zer dela eta hori?

Dirudienez, jendeak bideojoko batean gehien baloratzen duena entretenigarria izatea da, hori horrela izanda, aspaldiko joko horiek jendearen gustuko izaten jarraitzen dute.

Gaur egun joko askok flash izaera dute eta horregatik jolas ditzakegu internet bidez. Hona hemen aurreko hamarkadetan nagusitu izan diren jokoa : sonic, pacman, tetrix, super mario

Hauek eta beste asko ondorengo web orrian aurkitu dituzue.

Ez dakidanez jokoak blogera pasatzen ikasi arte linka eskainiko dizuet eta gero ia pareĀ  bat igotzen ditudan.

Matematika “la salsa de la vida” 2007 Abendua 18

Posted by xabi6 in umorea.
add a comment

Kostata baina ikasleok egutegian mila kolorez magotua dugun eguna iristeko ez da asko gelditzen, Santo Tomas eguna. Egun honen garrantziak ez datza santuaren izenean, ezta txistorra gozo gozoa jateko ohituran; egun honen garrantzia horrenbeste itxarondako neguko oporretan datza.

Askok eta askok pentsa dezakete oporrok hauek horren gertu izanda ikasleak erlaxatuta egongo garela, baina oso oker daude, hainbat azterketa jarri baitizkigute falta diren egun hauetan.

Esate baterako ostegunean matematiketako azterketa dugu, trigonometriari buruzkoa. Sinu, kosinu, tangente eta horiez gogoratu beharko gara emaitza onak nahi baditugu.

Ea azterketa santu horretan ondorengoa bezalako ariketak jartzen dituen eta barre pixka bat behintzat egiten dugun.

1194963336_f1.jpg

Itxi
Bidali postaz