jump to navigation

Wii 2008 Urtarrila 16

Posted by xabi6 in Jokoak.
add a comment

Aurreko bidalketan esan bezala generazio berriko kontsolak aztertu behar ditut orain. Wii-arekin hasiko naiz.

Nintendo bideojoko enpresak atera duen seigarren kontsola da eta generazio berriko ps3 eta xbox 360-ekin lehiatzeko sortua izan da.

Europan 2006 urtearen amaieran jarri zen salgai eta jendeak eman zion harrera ikusita garbi zegoen bai hemen eta munduan zehar asko salduko zela. (bideoa: wii-a salmentan jarri zen eguna)

[flash http://www.youtube.com/v/9dBzWtpfrSo&rel=1]

Kontsola honek dituen ezaugarri eta erabilpen gehiago jakin nahi ezkero hemen klikatu.

Jokoei dagokienez, mugimendua antzemateko sistemaz baliatu dira jokalaria inplikatu dadin. Hala ere, joko askok generazio berrikoak izateko grafikoki nahiko atzeratuak daudela esan behar da.

Meristation aldizkari ospetsuaren esanetan honako hauek izango lirateke wii-rako atera diren jokorik hoberenak:

Super Mario Galaxy [10] (izenburuan klikatu jokoaren analisia ikusteko)

[flash http://www.youtube.com/v/GaYjejafKbI&rel=1]

Metroid Prime 3: Corruption [9,5] (izenburuan klikatu analisia ikusteko)

[flash http://www.youtube.com/v/7FtKxO8tfII&rel=1]

Resident Evil 4 [9] (izenburuan klikatu analisia ikusteko)

[flash http://www.youtube.com/v/ayqdY0Zqw3s&rel=1]

Nahiz eta meristationek 7 bat eman eta jende asko wiiaren prezioa igotzeko gehigarritzat besterik ez kontsideratu, familia guztiarekin jokatzeko dagoen jokorik hoberena wii sport da.

Joko honen helburua ez da jendea zur eta lur uztea, ezta gutxiago ere. Wii sportak duen helburua familia osoak parte hartzea da, adinak eta beste faktorek zerikusirik izan gabe. Horregatik, funtzionamendua oso sinplea da baina horrek ez du esan nahi dibertigarria ez denik.

Wii Sport [7] (izenburuan klikatu analisia ikusteko)

Golfa

[flash http://www.youtube.com/v/KK0FN3lmK-o&rel=1]

Boxeoa

[flash http://www.youtube.com/v/Nv60FDOBpvE&rel=1]

Meristationerako linka hemen

Foro eta blogak

Jendeak wii-ari buruz duen iritzia jakin dezazuen foro eta blog ezberdinetako linkak jarriko dizkizuet orain.

- Ociojoven.com

- Opinion.mercadolibre.com

- Wiimando.es

Wii-ren orrialde ofizialak

- Nintendoren Espainiko weborri ofiziala

- Wii.com

Besterik ez gaurkoz. Hurrengora arte!!

Tetris 2008 Urtarrila 16

Posted by xabi6 in Jokoak.
add a comment

Gaurkoan beste flash joko klasiko bat jarriko dizuet, tetris-a.

Joko hau Errusiar batek asmatu zuen, Alexey Pazhitnovek, 1985ean eta 1991tik aurrera edonoren etxeetan egon da.

Klasikoak oso joko onak izan arren gaur egun dauden generazio berriko kontsolek jende gehiago mugitzen dute. Hurrengo bidalketetan aztertuko dudan moduan.

Oraingoz hemen uzten dizuet tetrisa eta ea puntu asko egiteko gai zareten!!

Jugar a Tetris!