Divshare 2008 Otsaila 29
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak, programa eta webguneak.add a comment
Aspaldi honetan nenbilen blogean musika txertatzeko programa edo webgune baten bila eta azkenean lortu dut.
Divshare webguneak denbora askorik galdu gabe zeure abestiak, bideoak, powerpointak etab igo edo beste batzuk deskargatzeko aukera eta blogetan txertatzeko kodea ematen dizu et ahau dena 0€-ren truke.
Aukera berri hau eskura izanda blogean musika pixka bat sartzen saiatuko naiz… lortzen badut!!
Norbait Divshare bisitatzera animatzen bada hemen uzten diot bertara harpidetu eta nola erabili zehatz adierazten duen tutoriala.

Bizitza aprobtxatu behar da!! 2008 Otsaila 28
Posted by xabi6 in golpeak.add a comment
Bizitza bakarra dugula denok dakigun zerbait da eta ondorioz aprobetxatu egin behar dela zerbait logikoa da. Hala ere, aldian behin bizitzak berak ezusteko desatsegin ugari ematen dizkigu.
Ba horixe da gaurko bideoan ikusi ahal izango duguna. Dibertitu eta egun ona pasa, bizitzan ez baitira bi egun berdin izaten!!
[flash http://www.youtube.com/v/bjVNZ0RnzNM]
Nire antzeko webgune bat
Moto istripua 2008 Otsaila 26
Posted by xabi6 in kirolak.add a comment
Motoen mundua oso arriskutsua dela esan beharrik ez dago. Gauzak horrela, konpetizioetako gidariek izugarrizko segurtasun babesak izaten dituzte ez diezaien ezer gerta erortzen badira. Gaurkoan utziko dizuedan bideoan argi eta garbi ikusiko duzue esan berri dudanaz gain suerte pixka bat ere behar dela istripuetatik ongi irteteko.
[flash http://www.youtube.com/v/kowHcX0IvNY&...]
Aspaldiko partez 2008 Otsaila 24
Posted by xabi6 in golpeak.add a comment
Aspaldiko partez kolpeen bideo bat jarriko dut. Aurkitzea kostatu zaidanarekin ea gustatzen zaizuen!!
[flash http://www.youtube.com/v/Nm2rR4Erlpk&...]
Gai bera lantzen duten beste webgune batzuk
- toocuriousforme.blogspot.com
Giza tetrisa 2008 Otsaila 21
Posted by xabi6 in umorea.Tags: frikis, giza tetrisa, humor, humor amarillo, humorea, japones, japonia, tetris
1 comment so far
Jokoen atalean jorratua dudan tetris-ari buruzko artikuluan argi geratzen da zer den tetrisa eta bere historia baina oraingo honetan japoniarrek joko honi eman dioten erabilera arraroa aztertuko dut.
Ez dakit japoniarrak gehien dibertitzen dituena jendea barregarri uztea den. Denok ezagutzen dugun humor amarillo programa bereziaren ondoren honako honen existentziaz jabetu naiz sarean nenbilela.
Giza tetrisa du izena eta gorputzaren mugimenduaz baliatuz pieza batzuetatik pasatzean datza gutxi gorabehera. Zihur nago ez didazuela ezer ulertu baina lasai, bideo honekin asko hobeto ulertuko duzue eta.
[flash http://www.youtube.com/v/4bekQU9l8hk&...]
Gai bera landu duten webguneak
Play Station 3 2008 Otsaila 17
Posted by xabi6 in Jokoak.Tags: 3, play, play station, ps3, station
add a comment
Orain dela hilabete bat hasi nuen atalarekin jarraitu nahiko nuke oraingo honetan, generazio berriko kontsolen atalarekin. Wii-ari buruzko artikulua jada egina dudanez gaurko honetan play station 3-a (ps3) aztertuko dut.
Play Station 3a Sony konpainiak ateratzen duen hirugarren kontsola da eta generazio berriko lehenengoa.
Bere merkaturatzea ez zen egun berean eman mundu osoan. Lehengo Japoniako dendetan jarri zen salgai, 2006ko azaroaren 11n hain zuzen. Beranduago Europara heldu zen, hurrengo urteko martxoaren 27an eta azkenik Mexikora heldu zen abuztuaren 24an, hau da, Japonian baino ia urtebete beranduago.
Aurreko kontsolarekin alderatuz nabaritu daitezken hobekuntza nagusienak grafiko eta konektibitatean daude bere mando inalanbrikoa ahaztu gabe. Atalik garrantzitsuena konektibitatea izan daiteke horri esker honako ekintzak buru daitezkelako: beste jokalariekin on-line jolasteko aukera ematen du, ps eta ps2-ko jokoak deskargatu daitezke, joko berrien demoekin joka daiteke…
Desabantaila handiena edo bakarra duen prezioan aurki daiteke; 60GBeko kontsolak 599€ balio ditu eta 20GBkoak 499€.
Kontsola eta dituen ezaugarriei buruz gehiago jakin nahi duenak hemen klika dezala
Nahiz eta merkatuan ez denbora asko eraman, joko interesgarri dezente sortu dira dagoeneko ps3-arentzako. Meristation joko webgune ezagunaren arabera hauek dira hiru hoberenak:
Assassin’s Creed [9,6]
[flash http://www.youtube.com/v/laN5QgdzBpc&...]
Informazio gehiago: Meristation/assassin creed
Call of Duty 4: Modern warfare [9,5]
[flash http://www.youtube.com/v/jTGiBhiJtuI&...]
Informazio gehiago: Meristation/call of duty 4
Burnout Paradise [9]
[flash http://www.youtube.com/v/PzNLh_320wg&...]
Bideoa jokoaren demoarena zen. Informazio gehiago: Meristation/ burnout paradise
Jendearen iritzia
Adituek diotenaz gain jendeak dioena jakitea beharrezkoa iruditzen zaidanez, ps3-az sarean jendea duen iritzia hemen jarriko dizuet:
- www.opinion.mercadolibre.com
Webgune ofiziala
Erotuta daude!! 2008 Otsaila 14
Posted by xabi6 in golpeak.add a comment
Badirudi behingoz konpondu dutela blogaren zerbitzariarekin genuen arazoa eta berriz gertatuko ez dela ezin zihurta badezakegu ere, arazorik ez izatea espero dugu.
Youtub-en golpe handiak ematen ziren bideoak aurkitzen ari nintzela CZW hitzarekin topo egin dut eta nahiz eta ez dakidan zer esan nahi duen horri buruzko bideo bat utziko dizuet:
[flash http://www.youtube.com/v/Qt_gP2Y7vfA&...]
Gai honi buruz gehiago jakin nahi duenarentzat:
-Webgune ofiziala: czwrestling.com
-Foroa: luchalibre.mforos.com