jump to navigation

Play Station 3 2008 Otsaila 17

Posted by xabi6 in Jokoak.
Tags: , , , ,
trackback

Orain dela hilabete bat hasi nuen atalarekin jarraitu nahiko nuke oraingo honetan, generazio berriko kontsolen atalarekin. Wii-ari buruzko artikulua jada egina dudanez gaurko honetan play station 3-a (ps3) aztertuko dut.

Play Station 3a Sony konpainiak ateratzen duen hirugarren kontsola da eta generazio berriko lehenengoa.

Bere merkaturatzea ez zen egun berean eman mundu osoan. Lehengo Japoniako dendetan jarri zen salgai, 2006ko azaroaren 11n hain zuzen. Beranduago Europara heldu zen, hurrengo urteko martxoaren 27an eta azkenik Mexikora heldu zen abuztuaren 24an, hau da, Japonian baino ia urtebete beranduago.

Aurreko kontsolarekin alderatuz nabaritu daitezken hobekuntza nagusienak grafiko eta konektibitatean daude bere mando inalanbrikoa ahaztu gabe. Atalik garrantzitsuena konektibitatea izan daiteke horri esker honako ekintzak buru daitezkelako: beste jokalariekin on-line jolasteko aukera ematen du, ps eta ps2-ko jokoak deskargatu daitezke, joko berrien demoekin joka daiteke…

Desabantaila handiena edo bakarra duen prezioan aurki daiteke; 60GBeko kontsolak 599€ balio ditu eta 20GBkoak 499€.

Kontsola eta dituen ezaugarriei buruz gehiago jakin nahi duenak hemen klika dezala

Nahiz eta merkatuan ez denbora asko eraman, joko interesgarri dezente sortu dira dagoeneko ps3-arentzako. Meristation joko webgune ezagunaren arabera hauek dira hiru hoberenak:

Assassin’s Creed [9,6]

[flash http://www.youtube.com/v/laN5QgdzBpc&rel=1]

Informazio gehiago: Meristation/assassin creed

Call of Duty 4: Modern warfare [9,5]

[flash http://www.youtube.com/v/jTGiBhiJtuI&rel=1]

Informazio gehiago: Meristation/call of duty 4

Burnout Paradise [9]

[flash http://www.youtube.com/v/PzNLh_320wg&rel=1]

Bideoa jokoaren demoarena zen. Informazio gehiago: Meristation/ burnout paradise

Jendearen iritzia

Adituek diotenaz gain jendeak dioena jakitea beharrezkoa iruditzen zaidanez, ps3-az sarean jendea duen iritzia hemen jarriko dizuet:

- www.ciao.es

- www.forops3.es

- www.opinion.mercadolibre.com

Webgune ofiziala

playstation.com

Iruzkinak»

no comments yet - be the first?