Golpe batzuk gehiago 2008 Martxoa 18
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Aurrekoez gain bideo hau aurkitu berri dut eta hementxe jartzea okurritu zait.
[flash http://www.youtube.com/v/9SP1y21jB6o&hl=es]
Barre egin dezagun 2008 Martxoa 18
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.add a comment
Aspaldiko partez golpe eta gauza barregarrien bideo bat, ea gustatzen zaizuen!!!
[flash http://www.youtube.com/v/vX3_xsVAeoU&hl=es]
Guraso gaiztoak 2008 Martxoa 18
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Haur edo gazteak izan ohi gara gurasoei bromak egin eta eguna izorratzen diegunak, baina beti ez da horrela…
[flash http://www.youtube.com/v/8Ru9GmUqqAc&hl=es]
Bizitzaren balioaz jabetzen al gara? 2008 Martxoa 18
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Bizitza apreziatu eta zaintzen dugunak asko gara baina beste askori berdin zaie dirudienez. Ez baduzue sinesten ikus ezazue bideo hau!!
[flash http://www.youtube.com/v/1ndloYq_mBc&hl=es]
Hockeyean ere borrokan 2008 Martxoa 18
Posted by xabi6 in kirolak.1 comment so far
Horrelakoa da gizakia… Kirola dibertitzeko, osasuntsu egoteko eta abar den arren. dirua tartean sartzen denean horrelakoak gertatzen dira.
[flash http://www.youtube.com/v/V7ubi-Qs--Q&hl=es]
Naturaren benetako indarraz jabetzen al gara? 2008 Martxoa 13
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Jadanik denok jakingo duzuen bezala orain dela bi egun izugarrizko ekaitzak euskal kostalde osoa txikitu zuen eta edonork ezagutzen dituen pasealeku eta monumentu ezagunak txikitu zituen.
“Martxoak 1oean, goizeko 00:00etan paseo nuevotik igarotzen zen jendea harrituta zegoen ikusten zuenaz, 10 urtetik gora paseo horretatik 50 metrora bizitzen eta ez zuten sekula horrelakorik ikusi; giro bero, 16 gradu inguru, beti gogor jotzen zuen haizearen arrastorik ez eta denetan errezelorik handiena sortzen zuena, itsasoa laku bat baino bareago. Hala eta guztiz ere inork ez zuen espero horrelako zerbait gertatuko zenik.” Horrela deskribatzen zuten hurrengo egunean Donostiako biztanleek gertatutakoa.
Txikizioaren adibideetako batzuk “paseo nuevo” eta kontxako barandila izan dira, hiriaren sinbolo baitira eta txikituta geratu dira.
Irudiak ikusteko ondorengo webgunera joan: www.eitb24.com
Normala den bezala jendea harrituta geratu zen eta batzuk bi aldiz pentsatu gabe kamera hartu eta grabatu egin zuten. Profesionalek egindako bideoak ez direla antzematen da baina bertan bizitakoa oso ondo islatzen dute.
[flash http://www.youtube.com/v/ERfw1sQYUjE&hl=es]
Bi pertsona eta mila jantzi 2008 Martxoa 12
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Telebistaz noizbait denok ikusi dugu bizpahiru segundotan arropaz aldatzeko gai zen bikote baten aktuazioa. Oraingo honetan horrelako bat dakarkizuet.
Estatu batuetako programa batean azaldu zen bikote honek zen denak utzi zituen liluratuta, gutxi baitira arropaz aldatzeko horrelako gaitasuna dutenak. Harrigarriena ,dudarik gabe, azken aldaketa da, hauts batzuk botaz aldatzen baita jantziz!!
[flash http://tu.tv/tutvweb.swf?kpt=aHR0cDovL3R1LnR2L3ZpZGVvc2NvZGkvaS9uL2luY3JlaWJsZS1kZWphLWEtdG9kb3MtYm9jYXMtYWJpZXJ0YXMuZmx2&xtp=200340]
Rambletako Ronaldinho 2008 Martxoa 12
Posted by xabi6 in kirolak.add a comment
Iazko kurtso bukaerako bidaian ikusi genuen tipo hau baloiarekin bereak eta bi egiten eta egia esan zur eta lur utzi ninduen. Ronaldinhok bezain besteko teknika du, edo gehiago (baloia nola dominatzen duen ikusi besterik ez dago) , baina batak milioiak irabazten dituen bitartean honek eguneroko beharrak betetzeko bezain beste irabazten du.
Harrigarria benetan, ikus ezazue bideoa!!
[flash http://www.youtube.com/v/QZgc-ljGWjw&hl=es]
Eurovision, abesti ala “friki” lehiaketa? 2008 Martxoa 10
Posted by xabi6 in musika.add a comment
1956an sortu zen gaur egun hain ezaguna den eurovision abesti lehiaketa. Urte horretan zazpi estatu bildu ziren Suitzan abesti eta musikaren festa hau ospatzeko eta handik aurrera estatu gehiago joan dira festa honetara batzen. Garai haietan herrialde bakoitzeko abeslari hoberenak bidaltzen ziren Europara lehiaketa irabazi asmoz; gaur egun aldiz , mende erdia pasa berri denean, badirudi hasierako urteetako seriotasun hori erabat galdu dela eta antzina horren garrantzitsua zen lehiaketa, zein baino zein barregarriago geratzeko batean bihurtu dutela.
Horren adibiderik garbiena aurten, 2008an, Belgraden ospatuko den galan ikusi ahal izango dugu. Duela egun batzuk Jakin izan genuenez Irlandarrek indioilar bat bidaliko dute bertara abestera.
[flash http://www.youtube.com/v/_EYrwV_vhFE]
Hori ez nahikoa eta orain dela Espainiarrek bidaliko duten abeslariaren izena jakin da eta nork irabaziko eta Buenafuente umoregile ezagunaren laguntzaile batek irabazi du.
[flash http://www.youtube.com/v/s28qgVd0tEc]
Ez dakit zergatik baina jendeak abestiengatik baino gehiago barre egiteagatik ikusiko duela eurovision iruditzen zait. Atera bakoitza zuen ondorioak…
Roberto beatbox-aren maisua 2008 Martxoa 10
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.add a comment
Beatboxa ahotsa erabiliz doinu ezberdinak sortzean datza eta Robertok, 25 urteko mutil batek, tu si que vales izeneko programan erakutsi du bera dela maisua. Programa horretako 3. edizioa irabazteagatik ospea, 30.000€ eta telesail batean ateratzeko aukera irabazi du. Ikus ezazue bideoa ikusgarria da eta.
[flash http://www.youtube.com/v/PoqlyptwxZ0]
Gai hau landu duen blog batera joateko klikatu hemen