Japoniarren beste lehiaketa bat 2008 Apirila 29
Posted by xabi6 in internet, umorea.add a comment
Lehiaketa honetan dirudienez 5 pertsonak artzen dute parte eta dado erraldoi batekin jasan beharko dituzten probak banatzen zazikie. Denak kriston alukeriak dira eta horrelakoetan gertatzen den bezala ikustean izugarrizko grazia egiten du.
[flash http://tu.tv/tutvweb.swf?kpt=aHR0cDovL3R...]
Sinestezina!!! 2008 Apirila 24
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Bideoafizionatu honek lortu duena ez da batere erraza lortzen, mendi osoa goitiki behera nola erortzen den grabatu ahal izan du eta.
[flash http://tu.tv/tutvweb.swf?kpt=aHR0cDovL3R...]
Neurri handiko gauzak 2008 Apirila 24
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Hona hemen beste bideo kurioso horietako bat. Oraingo honetan gauza zein animali erreadoiak ikusiko ditugu.
[flash http://tu.tv/tutvweb.swf?kpt=aHR0cDovL3R...]
Etorkizuneko saskibaloi izarra 2008 Apirila 22
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Ikusgarria da benetan gazte honek baloi batekin egiten duena, zahar gazte nahiz haurrak txunditurik uzten baititu bere teknika eta mugimenduekin.
Ez dakit NBA-ko izar izatera iritsiko den baina joaten den lekura joanda ikuskizuna emango duela dudarik ez dut.
[flash http://tu.tv/tutvweb.swf?kpt=aHR0cDovL3R...]
Golpe batzuk gehiago 2008 Martxoa 18
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Aurrekoez gain bideo hau aurkitu berri dut eta hementxe jartzea okurritu zait.
[flash http://www.youtube.com/v/9SP1y21jB6o&...]
Guraso gaiztoak 2008 Martxoa 18
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Haur edo gazteak izan ohi gara gurasoei bromak egin eta eguna izorratzen diegunak, baina beti ez da horrela…
[flash http://www.youtube.com/v/8Ru9GmUqqAc&...]
Bizitzaren balioaz jabetzen al gara? 2008 Martxoa 18
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Bizitza apreziatu eta zaintzen dugunak asko gara baina beste askori berdin zaie dirudienez. Ez baduzue sinesten ikus ezazue bideo hau!!
[flash http://www.youtube.com/v/1ndloYq_mBc&...]
Naturaren benetako indarraz jabetzen al gara? 2008 Martxoa 13
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Jadanik denok jakingo duzuen bezala orain dela bi egun izugarrizko ekaitzak euskal kostalde osoa txikitu zuen eta edonork ezagutzen dituen pasealeku eta monumentu ezagunak txikitu zituen.
“Martxoak 1oean, goizeko 00:00etan paseo nuevotik igarotzen zen jendea harrituta zegoen ikusten zuenaz, 10 urtetik gora paseo horretatik 50 metrora bizitzen eta ez zuten sekula horrelakorik ikusi; giro bero, 16 gradu inguru, beti gogor jotzen zuen haizearen arrastorik ez eta denetan errezelorik handiena sortzen zuena, itsasoa laku bat baino bareago. Hala eta guztiz ere inork ez zuen espero horrelako zerbait gertatuko zenik.” Horrela deskribatzen zuten hurrengo egunean Donostiako biztanleek gertatutakoa.
Txikizioaren adibideetako batzuk “paseo nuevo” eta kontxako barandila izan dira, hiriaren sinbolo baitira eta txikituta geratu dira.
Irudiak ikusteko ondorengo webgunera joan: www.eitb24.com
Normala den bezala jendea harrituta geratu zen eta batzuk bi aldiz pentsatu gabe kamera hartu eta grabatu egin zuten. Profesionalek egindako bideoak ez direla antzematen da baina bertan bizitakoa oso ondo islatzen dute.
[flash http://www.youtube.com/v/ERfw1sQYUjE&...]
Bi pertsona eta mila jantzi 2008 Martxoa 12
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Telebistaz noizbait denok ikusi dugu bizpahiru segundotan arropaz aldatzeko gai zen bikote baten aktuazioa. Oraingo honetan horrelako bat dakarkizuet.
Estatu batuetako programa batean azaldu zen bikote honek zen denak utzi zituen liluratuta, gutxi baitira arropaz aldatzeko horrelako gaitasuna dutenak. Harrigarriena ,dudarik gabe, azken aldaketa da, hauts batzuk botaz aldatzen baita jantziz!!
[flash http://tu.tv/tutvweb.swf?kpt=aHR0cDovL3R...]
Sinestezina!! 2008 Martxoa 6
Posted by xabi6 in internet.add a comment
Surflari askoren ametsa da munduko olaturik handiena harrapatu eta bereak eta bi egitea bere gainean. Arazoa olatua surflariaren mailarentzat handiegia denean hasten da eta horrelakoetan gaizki bukatzen duena bera izaten da.