jump to navigation

Sudoku 2008 Martxoa 4

Posted by xabi6 in Jokoak.
add a comment

Sudoku izenarekin ezagutzen dugun denbora pasa 1986an Japonian ezagun egin eta 2005ean mundu osora zabaldu den jokoa da.

Nahiz eta oso jende gutxik jakin joko hau Estatu Batuetan sortu zen 1979an eta urte batzuk beranduago esportatu zen Japoniara. Bertan nahiko arrakasta txikia izan zuen baina 1997an Wayne Gould izeneko abokatu jubilatu baten eskuetan erori zen hauetako bat eta honek 6 urteko lanaren ostean ordenagailuko programa bat sortu zuen sudokuak erraz sortzeko. Handik aurrera denbora pasa hau hero eta ezagunagoa bilakatzen joan da gaur egun duen fama izatera iritsi arte.

Japoniara heltzean joko honi “S?ji wa dokushin ni kagiru” izena eman zioten; euskarara pasako bagenu “zenbakiek bakarrik egon behar dute”. Izen hau luzeegia zela eta azkenean denok ezagutzen dugun Sudoku izena eman zitzaion.

Arauak

Sudokua 9×9ko taula bat izan oi da eta hau 3×3ko hainbat zatiz osatua egoten da. Bertan makina bat zenbaki jarrita egongo dira pista gisa, hau da, denbora pasa hau ebazteko behar-beharrezkoak diren zenbakiak. Joko honen helburua falta diren hutsuneak 1-9rainoko zenbakiak erabiliz betetzea da ilara eta zati bakoitzean zenbakiak errepikatu gabe.

Jokatu nahi duenarentzat

Jugar a Sudoku Original!

Play Station 3 2008 Otsaila 17

Posted by xabi6 in Jokoak.
Tags: , , , ,
add a comment

Orain dela hilabete bat hasi nuen atalarekin jarraitu nahiko nuke oraingo honetan, generazio berriko kontsolen atalarekin. Wii-ari buruzko artikulua jada egina dudanez gaurko honetan play station 3-a (ps3) aztertuko dut.

Play Station 3a Sony konpainiak ateratzen duen hirugarren kontsola da eta generazio berriko lehenengoa.

Bere merkaturatzea ez zen egun berean eman mundu osoan. Lehengo Japoniako dendetan jarri zen salgai, 2006ko azaroaren 11n hain zuzen. Beranduago Europara heldu zen, hurrengo urteko martxoaren 27an eta azkenik Mexikora heldu zen abuztuaren 24an, hau da, Japonian baino ia urtebete beranduago.

Aurreko kontsolarekin alderatuz nabaritu daitezken hobekuntza nagusienak grafiko eta konektibitatean daude bere mando inalanbrikoa ahaztu gabe. Atalik garrantzitsuena konektibitatea izan daiteke horri esker honako ekintzak buru daitezkelako: beste jokalariekin on-line jolasteko aukera ematen du, ps eta ps2-ko jokoak deskargatu daitezke, joko berrien demoekin joka daiteke…

Desabantaila handiena edo bakarra duen prezioan aurki daiteke; 60GBeko kontsolak 599€ balio ditu eta 20GBkoak 499€.

Kontsola eta dituen ezaugarriei buruz gehiago jakin nahi duenak hemen klika dezala

Nahiz eta merkatuan ez denbora asko eraman, joko interesgarri dezente sortu dira dagoeneko ps3-arentzako. Meristation joko webgune ezagunaren arabera hauek dira hiru hoberenak:

Assassin’s Creed [9,6]

[flash http://www.youtube.com/v/laN5QgdzBpc&amp...]

Informazio gehiago: Meristation/assassin creed

Call of Duty 4: Modern warfare [9,5]

[flash http://www.youtube.com/v/jTGiBhiJtuI&amp...]

Informazio gehiago: Meristation/call of duty 4

Burnout Paradise [9]

[flash http://www.youtube.com/v/PzNLh_320wg&amp...]

Bideoa jokoaren demoarena zen. Informazio gehiago: Meristation/ burnout paradise

Jendearen iritzia

Adituek diotenaz gain jendeak dioena jakitea beharrezkoa iruditzen zaidanez, ps3-az sarean jendea duen iritzia hemen jarriko dizuet:

- www.ciao.es

- www.forops3.es

- www.opinion.mercadolibre.com

Webgune ofiziala

playstation.com

Wii 2008 Urtarrila 16

Posted by xabi6 in Jokoak.
add a comment

Aurreko bidalketan esan bezala generazio berriko kontsolak aztertu behar ditut orain. Wii-arekin hasiko naiz.

Nintendo bideojoko enpresak atera duen seigarren kontsola da eta generazio berriko ps3 eta xbox 360-ekin lehiatzeko sortua izan da.

Europan 2006 urtearen amaieran jarri zen salgai eta jendeak eman zion harrera ikusita garbi zegoen bai hemen eta munduan zehar asko salduko zela. (bideoa: wii-a salmentan jarri zen eguna)

[flash http://www.youtube.com/v/9dBzWtpfrSo&amp...]

Kontsola honek dituen ezaugarri eta erabilpen gehiago jakin nahi ezkero hemen klikatu.

Jokoei dagokienez, mugimendua antzemateko sistemaz baliatu dira jokalaria inplikatu dadin. Hala ere, joko askok generazio berrikoak izateko grafikoki nahiko atzeratuak daudela esan behar da.

Meristation aldizkari ospetsuaren esanetan honako hauek izango lirateke wii-rako atera diren jokorik hoberenak:

Super Mario Galaxy [10] (izenburuan klikatu jokoaren analisia ikusteko)

[flash http://www.youtube.com/v/GaYjejafKbI&amp...]

Metroid Prime 3: Corruption [9,5] (izenburuan klikatu analisia ikusteko)

[flash http://www.youtube.com/v/7FtKxO8tfII&amp...]

Resident Evil 4 [9] (izenburuan klikatu analisia ikusteko)

[flash http://www.youtube.com/v/ayqdY0Zqw3s&amp...]

Nahiz eta meristationek 7 bat eman eta jende asko wiiaren prezioa igotzeko gehigarritzat besterik ez kontsideratu, familia guztiarekin jokatzeko dagoen jokorik hoberena wii sport da.

Joko honen helburua ez da jendea zur eta lur uztea, ezta gutxiago ere. Wii sportak duen helburua familia osoak parte hartzea da, adinak eta beste faktorek zerikusirik izan gabe. Horregatik, funtzionamendua oso sinplea da baina horrek ez du esan nahi dibertigarria ez denik.

Wii Sport [7] (izenburuan klikatu analisia ikusteko)

Golfa

[flash http://www.youtube.com/v/KK0FN3lmK-o&amp...]

Boxeoa

[flash http://www.youtube.com/v/Nv60FDOBpvE&amp...]

Meristationerako linka hemen

Foro eta blogak

Jendeak wii-ari buruz duen iritzia jakin dezazuen foro eta blog ezberdinetako linkak jarriko dizkizuet orain.

- Ociojoven.com

- Opinion.mercadolibre.com

- Wiimando.es

Wii-ren orrialde ofizialak

- Nintendoren Espainiko weborri ofiziala

- Wii.com

Besterik ez gaurkoz. Hurrengora arte!!

Tetris 2008 Urtarrila 16

Posted by xabi6 in Jokoak.
add a comment

Gaurkoan beste flash joko klasiko bat jarriko dizuet, tetris-a.

Joko hau Errusiar batek asmatu zuen, Alexey Pazhitnovek, 1985ean eta 1991tik aurrera edonoren etxeetan egon da.

Klasikoak oso joko onak izan arren gaur egun dauden generazio berriko kontsolek jende gehiago mugitzen dute. Hurrengo bidalketetan aztertuko dudan moduan.

Oraingoz hemen uzten dizuet tetrisa eta ea puntu asko egiteko gai zareten!!

Jugar a Tetris!

Sonic 2008 Urtarrila 10

Posted by xabi6 in Jokoak.
add a comment

Aurreko batean pang 2004 jokoa jarri nuen blog honetan denok joka zenezaten. Gaurko honetan beste klasiko bat utziko dizuet: Sonic The Hedgehog

Ea 90. hamarkadako joko honekin dibertitzen zareten!!

Norbaitek joko bat jar dezadan nahi badu, iruzkin baten bidez niri jakinaraztea besterik ez du


Jugar a Sonic The Hedgehog!

Pang 2004 2008 Urtarrila 3

Posted by xabi6 in Jokoak.
add a comment

Jugar a Pang 2004!

Aspalditik nebilen jokoak nola blogean sartu asmatu nahian eta gaurko honetan lortu dudalakoan nago. Froga gisa pang 2004 jokoa utziko dizuet. Dibertitu ez baita ikastolara bueltatzeko asko geratzen!!

Flash jokoak 2007 Abendua 18

Posted by xabi6 in Jokoak.
add a comment

Egunetik egunera grafiko eta kalitate handiagoko bideojokoak azaltzen dira merkatuan. Hala eta guztiz ere, duela bi hamarkada sortutako jokoak jokatuenak izaten jarraitzen dute (interneten behintzat), zer dela eta hori?

Dirudienez, jendeak bideojoko batean gehien baloratzen duena entretenigarria izatea da, hori horrela izanda, aspaldiko joko horiek jendearen gustuko izaten jarraitzen dute.

Gaur egun joko askok flash izaera dute eta horregatik jolas ditzakegu internet bidez. Hona hemen aurreko hamarkadetan nagusitu izan diren jokoa : sonic, pacman, tetrix, super mario

Hauek eta beste asko ondorengo web orrian aurkitu dituzue.

Ez dakidanez jokoak blogera pasatzen ikasi arte linka eskainiko dizuet eta gero ia pare  bat igotzen ditudan.

Itxi
Bidali postaz