Youtubeko bideoak nola deskargatu 2008 Apirila 30
Posted by xabi6 in programa eta webguneak.add a comment
Hasiera batean zerbait konplikatua badirudi ere, ez da batere zaila youtubetik bideoak jaistea guk nahi dugunean ikusteko.
Bideo hau loquendo ahotsaz eginda dago eta jakina den bezala horrelako bideoetan nahi ohikoa da hainbat hitz desegoki entzutea.
Hala eta guztiz ere, merezi du bideo hau atentzioz jarraitzea ematen dituen aukerak ezagututa.
[flash http://www.youtube.com/v/TA31SD7Dv8I&hl=es]
Euskaltube, Euskal Herriko youtube 2008 Martxoa 8
Posted by xabi6 in programa eta webguneak.add a comment
Euskaltube denok ezagutzen dugun youtube webgune estatubatuarraren antzeko egitura duen orrialdea da. 2007ko irailaren 3an sortutako gune hau euskara hutsean diseinatuta dago eta erabiltzaileek beren bideoak bidali eta ikusteko aukera ahalbidetzen du, besteak beste.
Euskaltuben sortzailea Haritz Rodriguez kazetaria da. Argi dauka euskaldunek ez diotela youtube bisitatzeari utziko horrelako webgune baten sorrera dela medio. Horregatik, bere helburua ez da youtuberekin lehiatzea, euskara sare globalean txertatzea baizik.
Garbi dago orrialde honek eskaintzen duen bideo kopurua ez dela oso handia martxan daraman denbora dela eta. Hala ere, dauden gutxi horiek interesgarriak direla iruditu zait eta batzuk hementxe jarriko ditut. Webgune hau bisitatu nahi duenak klikatu dezala hemen
Bitxikeriak: Tronpeteroa
Gorputzean zehar itsatsiak dituen hainbat tronpetekin doinu ezagunak sortzeko gai da gizon hau, ikusgarria!!
[flash http://euskaltube.com/flvplayer.swf?file=http://euskaltube.com/uploads/uxzvMWyLsDZdJGhddGI5.flv&displaywidth=450&displayheight=370&overstretch=true&autostart=false&showfsbutton=false&logo=http://euskaltube.com/image_s/playerlogo.png&link=http://euskaltube.com/play.php?vid=1379&linktarget=_blank&backcolor=0xFFFFFF]
Humorea: Txisteak euskaraz
Youtuben hain ezaguna egin den loquendo ahots sintetikoa erabiltzea erabaki du bideo hau txertatu duenak. Pena da hitz batzuk ez dituela behar bezala ahoskatzen programa gaztelaniaz eginda baitago.
[flash http://euskaltube.com/flvplayer.swf?file=http://euskaltube.com/uploads/JwWFMK1NPLFJ3wmjHieu.flv&displaywidth=450&displayheight=370&overstretch=true&autostart=false&showfsbutton=false&logo=http://euskaltube.com/image_s/playerlogo.png&link=http://euskaltube.com/play.php?vid=1063&linktarget=_blank&backcolor=0xFFFFFF]
Frasalia.es, esaldiak baino askoz gehiago 2008 Martxoa 2
Posted by xabi6 in programa eta webguneak.add a comment
Frasalia webguneak bere izenetik deduzitu daiteken bezala, historian zehar pertsonai ezagunek esandako esaldi ospetsuak biltzen ditu. Horrez gain, nahiko maila altuko makina bat txiste daude bertan orri hau bisitatzen duena ez dadin aspertu.
Hala eta guztiz ere, Frasaliatik gehien gustatu zaidana denon eskura jartzen dituen pantailako fondoak dira dudarik gabe. Edozein gairi buruzko ehunka fondo aurkituko dituzue bertan zein baino zein politagoak.
Norbaitek bisitatu nahiko balu: frasalia.es

Chistes.com, txisteen paradisua 2008 Martxoa 2
Posted by xabi6 in programa eta webguneak.1 comment so far
Chistes.com 1967tik aurrera txisteak biltzen eta denon eskura jartzen ari den konpainia bat da eta horrenbesteko lanak hartu ondoren, ez da harritzekoa hilean 20 milioi bisita jasotzea. Ez pentsa webgune honetan gutxi batzuk jar ditzaketenik txisteak; guztiz kontrakoa gertatzen da, edonork jar ditzake nahi dituen txiste guztiak eta hori horrela izanda imajina ezazue zenbat egongo diren edonork irakurtzeko zain. Hori gutxi balitz, atalka nahiz zaharrenetik berrienera daude sailkatuta horrenbeste txisteren artean ez galtzeko. Gauzak horrela, orrialde hau bisitatzea gomendatuko nuke.
Bertako txiste bat
Tres amigos están discutiendo sobre la cosa más rápida del mundo:
El primero dice: Yo creo que la cosa más rápida del mundo es el rayo; cuando cae del cielo, baja tan rápido que ni los ves.
El segundo dice: Yo creo que la cosa más rápida es la luz, porque cuando llegas a tu casa y le aprietas el interruptor para encenderla, pulsas y al instante, sin darte cuenta esta encendida.
Y el tercero sentencia: Pues yo creo que hay otra cosa más rápida que el rayo y la luz.
Los otros dos preguntan: ¿Y cuál es?
-La diarrea. Una noche estaba en el campo y de pronto se me retorció el estómago; salí para mi casa como un rayo y cuando encendí la luz, ya me había cagado.
Divshare 2008 Otsaila 29
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak, programa eta webguneak.add a comment
Aspaldi honetan nenbilen blogean musika txertatzeko programa edo webgune baten bila eta azkenean lortu dut.
Divshare webguneak denbora askorik galdu gabe zeure abestiak, bideoak, powerpointak etab igo edo beste batzuk deskargatzeko aukera eta blogetan txertatzeko kodea ematen dizu et ahau dena 0€-ren truke.
Aukera berri hau eskura izanda blogean musika pixka bat sartzen saiatuko naiz… lortzen badut!!
Norbait Divshare bisitatzera animatzen bada hemen uzten diot bertara harpidetu eta nola erabili zehatz adierazten duen tutoriala.
