Irudi kuriosoak III 2008 Apirila 17
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.add a comment
Aurrekoaren antzeko beste bat duzue hemen.
[flash http://tu.tv/tutvweb.swf?kpt=aHR0cDovL3R1LnR2L3ZpZGVvc2NvZGkvaS9tL2ltYWdlbmVzLWN1cmlvc2FzLTJfMi5mbHY=&xtp=231146]
Barre egin dezagun 2008 Martxoa 18
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.add a comment
Aspaldiko partez golpe eta gauza barregarrien bideo bat, ea gustatzen zaizuen!!!
[flash http://www.youtube.com/v/vX3_xsVAeoU&hl=es]
Roberto beatbox-aren maisua 2008 Martxoa 10
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.add a comment
Beatboxa ahotsa erabiliz doinu ezberdinak sortzean datza eta Robertok, 25 urteko mutil batek, tu si que vales izeneko programan erakutsi du bera dela maisua. Programa horretako 3. edizioa irabazteagatik ospea, 30.000€ eta telesail batean ateratzeko aukera irabazi du. Ikus ezazue bideoa ikusgarria da eta.
[flash http://www.youtube.com/v/PoqlyptwxZ0]
Gai hau landu duen blog batera joateko klikatu hemen
Divshare 2008 Otsaila 29
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak, programa eta webguneak.add a comment
Aspaldi honetan nenbilen blogean musika txertatzeko programa edo webgune baten bila eta azkenean lortu dut.
Divshare webguneak denbora askorik galdu gabe zeure abestiak, bideoak, powerpointak etab igo edo beste batzuk deskargatzeko aukera eta blogetan txertatzeko kodea ematen dizu et ahau dena 0€-ren truke.
Aukera berri hau eskura izanda blogean musika pixka bat sartzen saiatuko naiz… lortzen badut!!
Norbait Divshare bisitatzera animatzen bada hemen uzten diot bertara harpidetu eta nola erabili zehatz adierazten duen tutoriala.

Urteberrion!!! 2008 Urtarrila 2
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.add a comment
Nahiz eta blogaren gaiarekin zerikusirik ez izan eta pixka bat beran izan honetarako lehenik eta behin urte berrirako zortea opatu behar dizuet. Argazki batekin uzten zaituztet!!

Antzekotasunak 2007 Azaroa 27
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak, umorea.add a comment
Gaurkoan telebistari esker hain ezagunak egin diren hainbat pertsonaien arteko antzekotasunak aztertuko ditugu.
Peter Griffin ( padre de familia ) eta tipo bat

Roberto Dueñas eta Frankenstein

Jesus Bonilla ( Los Serrano ) eta Shrek

Japoniar haur bat eta Shin Chan


Benedikto XVI aita santua eta Golum


Jordi Puyol eta Kuato ( Desafio total )

Gaurkoz hau da dena, antzekotasun gehiago nahi izan ezkero aurreko linkera jo besterik ez duzue.
Uste bezain azkarra al zarete? 2007 Azaroa 8
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.add a comment
Aurreko batean nire logela txukuntzen ari nintzela, nituela ere gogoratzen ez nintzen hainbat gauza aurkitu nituen: txikitako marrazkiak, auskalo noiztik ireki ez dudan egunerokoa, futbolarien kromoak etab, eta gauza horien guztien artean bideo zinta bat.
Segituan bertan grabatua zegoena ikusteko izugarrizko jakin-mina sortu zitzaidan eta bi aldiz pentsatu gabe zinta bideoan sartu eta play-ari eman nion. Segundo gutxi barru, duela pare bat urte emititutako adimen test bat zela ohartu nintzen, hainbat galderaren ondoren zeure adimen maila adierazten duten horietakoa.
Orduan oso antzekoa den test batez gogoratu nintzen, Idiot test-az.
Bestea baino askoz bitxi eta dibertigarriagoa da, hala ere, esan beharra dago ingelesez dagoela baina hori ez da arazoa oso maila sinplean baitago. Test-a amaitzea tontoak ez zaretan seinale izango da.
Uste bezain azkarrak ala zarete? Ezetz lehenengoan lortu!!
Ongi izan!!
http://users.skynet.be/bk258512/idiot_test.swf
Ez aspertzeko 2007 Azaroa 6
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.1 comment so far
Kaixo Xabi nauzue, ordiziar gazte bat. Nire bloga gaur zabaldu dut eta bertan zein jai jorratuko ditudan azaldu nahi nizueke hasiera gisa.
Bizitzako gertakari asko eta asko ez dira geure gustukoak izaten, horregatik, umore txarrez gaude maiz. Hori dela eta, blog honen helburua txoko hau bisitatzen duten guztiak dibertitzea da. Horretarako, hainbat argazki, bideo eta txiste baliatuko naiz. Hala ere aldian behin albiste eta kirol kontuak aipatuko ditut blog honi barietate pixka bat ematearren.
Hasiera gisa sarean aurkitutako bideo bat utziko dizuet nahi bezain bestetan ikusi ahal izateko.
Ondo segi!!
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/q5hH5LzAB9I" width="425" height="350" wmode="transparent" /]
Kaixo Mundua! 2007 Azaroa 5
Posted by xabi6 in Sailkatugabeak.1 comment so far
Ongi etorria Jakintzazu.netra. Hau zure lehen bidalketa da. Editatu edo ezabatu ezazu eta jarraian, hasi blogeatzen!